Fitxa

Kontsulta, tratamendu edo azterketa medikoetara joatea, langilea bera edo langilearen senideak
DATU OROKORRAK
Kodea LCO
Izenburua Kontsulta, tratamendu edo azterketa medikoetara joateko baimena, bai langileak berak joan behar duenean bai langilearen senideek joan behar dutenean.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute kontsulta, tratamendu edo azterketa medikoak egitera joateko, bai eurek joan behar dutenean bai hamasei urtetik beherako seme-alabei lagundu behar dietenean, edota ezinduak diren edo 65 urtetik gorakoak diren gurasoei lagundu behar dietenean (langilearekin bizi badira, edo langilearekin bizi gabe behar besteko arrazoiak badaude).
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Gertakaria gertatu aurretik, kontsulta, tratamendua edo azterketa medikoa noiz izango den jakinez gero. Ezin bada egin eskaera gertakaria gertatu aurretik, langileak gertaeraren berri emango dio nagusiari eta eskaera ondoren egingo du.
Baldintzak - Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren onespena aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Familia liburua, hala dagokionean (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Bizikidetza agiria, hala dagokionean (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Medikura joan izanaren egiaztagiria, ordutegia zehaztuta (gertakaria ondoren aurkeztu beharrekoa).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.

Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

- Egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu eskari egileak, medikuarenera joan ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: bi egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakia: bi egun.
Baimenaren iraupena Behar beste denbora baina gehienez ere 4 ordu, behar bezala egiaztatutako kasuetan salbu.
Oharrak Baimen hau emango da ezinezkoa denean, kontsulta orduak direla eta, lanorduetatik kanpo joatea kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoak egiten dituzten zentroetara.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- Erabakia, UPV/EHUko errektorearena, dekano eta zuzendariei eskumena ematen diena baimen jakin batzuk emateko.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 4 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Familia liburua, hala dagokionean

- Bizikidetza agiria, hala dagokionean

- Medikura joan izanaren egiaztagiria, ordutegia zehaztuta (ondoren aurkeztu beharrekoa)

acceso Firma