Fitxa

Lanaldia murriztea (1/2, 1/3 eta 1/5)
DATU OROKORRAK
Kodea PAPR
Izenburua Norberaren kontuetarako baimena: lanaldia murriztea (1/2, 1/3, eta 1/5).
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek lanaldia murriztea eskatu ahal izango dute, erdia, heren bat edo bosten bat, ordainsariak ere hein berean gutxiturik, hirurtekoak barne. Murrizketa gutxienez urtebetekoa izango da.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaeko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzaile finkoa edo iraunkorra.

Baimen hau eskatu ahal izateko, gutxienez bi urte igarota egon beharko dira langilea jardunean hasi edo jardunera itzuli zenetik.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria.
Eskaera egiteko epea Gertakaria baino hilabete lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen erabakia: lau egun.
Baimenaren iraupena Gutxienez urte bat. Ezin izango da halako beste baimenik eskatu harik eta hiru urte arte aurrekoa amaitu zenetik.
Oharrak Langileak ezin izango du murriztutako ordutegian bestelako lanik egin, ordaindua izan zein ez.
Baimen hau ematea edo ez ematea zerbitzuaren premien menpe egongo da.

OHARRA: Eskari orrian adierazi egin behar da lanaldia zenbat murriztu nahi den.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 10 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskaera

acceso Firma