Baimenaren iraupena |
ERREGIMEN OROKORRA
Gehienez ere hiru urtekoa, seme edo alaba bakoitza zaintzeko, norberarena zein adoptatua, edo adopzioa edo harrera iraunkorra helburu daukan zaintzan dagoen adingabe bakoitza zaintzeko, jaiotegunetik edo, hala badagokio, epailearen edo administrazioaren erabakiaren datatik zenbatzen hasita.
Gehienez ere hiru urtekoa, langilearen kargura dagoen bigarren mailarainoko senide bat zaintzeko, odolkidetasunekoa edo ezkontza ahaidetasunekoa, baldin eta adinagatik, istripuagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu eta ez badu ordaindutako jarduerarik egiten.
Eszedentzia hau zatika hartu ahal izango da.
Bi pertsonak subjektu eragile bera dela-eta eskubide horretaz baliatzeko eskubidea badute, administrazioak mugatu egin dezake eskubide hori aldi berean baliatzea, zerbitzuen funtzionamenduarekin lotutako arrazoi justifikatuak tarteko.
Egoera horretan emandako denbora kontuan hartuko da hirurtekoetarako, karrerarako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako.
Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, seme-alabak edo adingabeak zaintzeko eszedentzia aldiak, gehienez hiru urtekoak, benetako kotizazio alditzat hartuko dira Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako (erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasuna).
Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, senitartekoak zaintzeko eszedentzia aldia hartuz gero, lehenengo urtea benetako kotizazio alditzat hartuko dira Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako (erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasuna).
Langileari gorde egingo zaio betetzen ari den lanpostua (bere denbora mugekin), baina egoera horretan egoteak, oro har, ez du lanpostuaren denbora muga luzatuko.
Salbuespenak: Salbuespenak: irakasle laguntzaile, irakasle atxiki, doktoratu aurreko ikertzaile (Zientziari buruzko Legearen 21. artikulua) eta Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratuen kasuan (Zientziari buruzko Legearen 22. artikulua), eszedentzia horiek ez dira zenbatuko erreferentziazko kontratuen denbora mugen ondorioetarako.
Egoera horretan dauden langileek administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.
KLASE PASIBOEN ERREGIMEN BEREZIA
Karrerako funtzionarioek gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute seme edo alaba bakoitza zaintzeko, norberarena zein adoptatua, edo adopzioa edo harrera iraunkorra helburu daukan zaintzan dagoen adingabe bakoitza zaintzeko, jaiotegunetik edo, hala badagokio, epailearen edo administrazioaren erabakiaren datatik zenbatzen hasita. . Eskubidea izango dute, era berean, gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko, beren kargura dagoen bigarren mailarainoko senide bat zaintzeko, odolkidetasunekoa edo ezkontza ahaidetasunekoa, baldin eta adinagatik, istripuagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu eta ez badu ordaindutako jarduerarik egiten
Bi funtzionariok subjektu eragile bera dela-eta eskubide horretaz baliatzeko eskubidea badute, administrazioak mugatu egin dezake eskubide hori aldi berean baliatzea, zerbitzuen funtzionamenduarekin lotutako arrazoi justifikatuak tarteko.
Egoera horretan emandako denbora kontuan hartuko da hirurtekoetarako, karrerarako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako. Betetzen ari den lanpostua, gutxien dela, bi urtean gordeko zaio. Bi urteak igarota, udalerri bereko eta ordainsari bereko lanpostu bat gordeko zaio. Egoera horretan dauden funtzionarioek administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.
|