Fitxa

Gaixotasun larri eta luzea edo drogamenpekotasuna duen langilearen ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo 2. mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukan senidea jagotea, bai eta urrunagoko maila izan arren langilearekin bizi dena ere.
DATU OROKORRAK
Kodea RDEN
Izenburua Gaixotasun larri eta luzea edo drogamenpekotasuna duen langilearen ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo 2. mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukan senidea jagotea, bai eta urrunagoko maila izan arren langilearekin bizi dena ere.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek baimena eskatu ahal izango dute gaixotasun larri eta luzea edo drogamenpekotasuna duen eta sendatzeko bidean dagoela frogatzen duen ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo 2. mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukan senidea jagoteko, bai eta urrunagoko maila izan arren langilearekin bizi dena ere. Halakoetan, lanaldia murriztuko da (eskola orduak, tutoretza orduak eta gainerako betebeharrak) erdia, heren bat edo bosten bat. Ordainsariak murrizketaren arabera gutxituko dira, bai eta oporren ordu kopurua ere.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza - IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Baimenaren hasiera baino 10 egun lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Familia liburua (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Bizikidetza agiria, hala dagokionean (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Medikuaren txostena (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.

Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea, eskatutako agiriak eranstea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen erabakia: lau egun
Baimenaren iraupena Lanaldia murriztea: erdia, heren bat edo bosten bat.
Oharrak Eskari orrian adierazi egin behar da lanaldia zenbat murriztu nahi den.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.

Ebazteko epea 10 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskaera

- Familia liburua.

- Bizikidetza agiria, hala dagokionean

- Medikuaren txostena

acceso Firma