Fitxa
DATU OROKORRAK | |
---|---|
Kodea | B01/0 |
Izenburua | Oporraldia aldatzea. |
Azalpen laburra | UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek oporrak abuztuan ez hartzea eskatu ahal izango dute. Oporrak, edozelan ere, eskolalditik kanpo hartu beharko dira. |
Zerbitzu edo atal arduraduna | Pertsonaleko Gerenteordetza - IIP Zerbitzua. |
Eskari egilea | UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea. |
IZAPIDEEN DATUAK | |
Hasteko modua | Interesatuak berak eskatuta. |
Izapidetzeko modua | Bide telematikoaren bidez. |
Izapidea egiteko lekua | IIP langileen ataria |
Eskaera egiteko epea | Gertakaria baino 30 egun lehenago. |
Baldintzak | Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea. |
Izapiderako behar den dokumentazioa | - Eskari orria. - Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren onespena aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera. |
Administrazioko izapide edo jarduera kopurua | - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita. - Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea. - Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean. - Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin. - Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia. |
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna | - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: hamar egun. - Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren balidazioa: hamar egun. - Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen erabakia: hamar egun. |
Baimenaren iraupena | Gehienez ere 15 egun, eskolalditik kanpo. |
Oharrak | Eskari orrian adierazi beharko da opor egunak noiz hartuko diren, betiere eskolalditik kanpo. |
Araudia | - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. - 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. - Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa. -5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. - Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. - UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa. - UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa. - Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena. - Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa. - UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia. - UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia. - UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia. - Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko. |
Ebazteko epea | 30 egun. |
Isiltasunaren ondorioak | Positiboa. |
Administrazio bidearen amaiera | Bai. |
Errekurtsoak/Alegazioak | Errekurtso egilea funtzionarioa bada: - Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean. - Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean. Errekurtso egilea lan kontratuduna bada: - Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean. |
Informazio zabalagoa | Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua. |
Dokumentazioa | |
Izapidetzeko behar den dokumentazioa |
- Eskari orria |