Fitxa

Deiak eta zenbait izapide
DATU OROKORRAK
Kodea LDI1/A
Izenburua Utziezineko zeregin publiko edo pribatuak betetzeko baimena: erakunde ofizialetara joateko deiak, erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak, izapide notarialak, gobernu organoen bileratara joateko deiak langilea horietako kargudun hautetsia izateagatik.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute utziezineko zeregin publiko edo pribatuak betetzeko.

Baimen hau eskatuko da, zehatz esanda, zeregin hauetarako:

a) Epaitegietara, auzitegietara, polizia etxeetara eta antzeko organoetara joateko deiak.
b) Pasaportea, NANa, ziurtagiriak eta erregistroko izapideak erakunde ofizialetan.
c) Errekerimendu eta tramite notarialak.
d) Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.
e) Gidabaimena eskuratzeko azterketa edo hura berritzeko izapideak.
f) Ezgaitasun psikiko edo fisikoren bat duten 2. mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukaten senideei, beren egoera dela eta laguntza behar izanez gero, a) eta b) ataletan zehaztutako izapideak egiten laguntzea.
g) Gobernu organoen eta haien menpeko batzordeen bileratara joatea, langilea horietako kargudun hautetsia bada, adibidez zinegotzia, diputatua, batzarkidea, legebiltzarkidea, administrazio batzarretako kidea edo auzo alkatea.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria.
Eskaera egiteko epea Gertakaria baino 5 egun lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Izapiderako deia (eskari orriarekin batera aurkeztu beharrekoa).
- Izapidearen ziurtagiria, hasiera eta amaiera orduak zehaztuta (izapidea egin ondoren aurkeztu beharrekoa).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.
Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

- Eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du eskari egileak, gertakariaren ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: egun bat.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakia: bi egun.
Baimenaren iraupena Behar beste denbora, baldin eta ezinezkoa bada izapidea lan orduetatik kanpo egitea.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- Erabakia, UPV/EHUko errektorearena, dekano eta zuzendariei eskumena ematen diena baimen jakin batzuk emateko.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 3 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Izapiderako deia

- Izapidearen ziurtagiria, hasiera eta amaiera orduak zehaztuta (ondoren aurkeztu beharrekoa)

acceso Firma