Fitxa

Haurdunaldiko azterketetara joatea
DATU OROKORRAK
Kodea LEXP/1
Izenburua Haurdunaldiko azterketetara joatea.
Azalpen laburra Haurdun dauden UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute haurdunaldiko azterketetara joateko.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea Haurdun dagoen UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Gertakaria baino 5 egun lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Medikuaren agiria, orduak zehaztuta (azterketa medikoaren ondoren aurkeztu beharrekoa).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.
Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

- Eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du eskari egileak, gertakariaren ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: bi egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakia: hiru egun.
Baimenaran iraupena Haurdunaldiko azterketak egiteko behar den beste denbora.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
.
- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- Erabakia, UPV/EHUko errektorearena, dekano eta zuzendariei eskumena ematen diena baimen jakin batzuk emateko.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 5 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Medikuaren agiria, orduak zehaztuta (ondoren aurkeztu beharrekoa)

acceso Firma