Fitxa

15 egun baino gutxiago iraungo duten ekitaldi edo bileretara joatea
DATU OROKORRAK
Kodea LEV2
Izenburua 15 egun baino gutxiago iraungo duten ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara edo kidego, elkarte edo sindikatuen ekitaldi edo bileretara joatea.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute 15 egun edo gutxiago iraungo duten biltzar, ikastaro, mintegi, sinposio, topaketa, lehiaketa, solasaldi, hitzaldi, bilera, jardunaldi edo goi mailako kirol lehiaketetara joateko, bai eta bestelako ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara nahiz kidego, elkarte edo sindikatuenetara ere.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Gertakaria baino 15 egun lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Ekitaldiko dokumentazioa (eskari orriarekin batera aurkeztu ahal izango da, edo ekitaldia egin ondoren).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren onespena aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.

Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea, eskatutako agiriak eranstea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.


Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: bost egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakia: bost egun.
Baimenaren iraupena Baimena gehienez ere 15 egunekoa izango da urtean.
Oharrak Langileak baimena eskatu arren horrek ez dio eskubiderik emango inongo ordainik jasotzeko (dietak). Zerbitzuaren premiek baldintzatua.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- Erabakia, UPV/EHUko errektorearena, dekano eta zuzendariei eskumena ematen diena baimen jakin batzuk emateko.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 10 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Ekitaldiko dokumentazioa

-

acceso Firma