Fitxa

Ezkontide, bikotekide, seme-alaba, ardurapeko adingabe edo, bizikide badira, ama edo aitaren heriotzagatik, istripu edo gaixotasun larriagatik eta ospitaleratzea behar ez duen baina etxean atsedenaldia eskatzen duen ebakuntzagatik ezarritako baimena.
DATU OROKORRAK
Kodea LAP/1
Izenburua Ezkontide, bikotekide, seme-alaba, ardurapeko adingabe edo, bizikide badira, ama edo aitaren heriotzagatik, istripu edo gaixotasun larriagatik eta ospitaleratzea behar ez duen baina etxean atsedenaldia eskatzen duen ebakuntzagatik ezarritako baimena.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute ezkontidearen, bikotekidearen edo seme-alaben gaixotasun larri egiaztatuagatik edo heriotzagatik, bai eta urrunagoko mailakoak izan arren langilearekin bizi diren senideen gaixotasun larri egiaztatuagatik edo heriotzagatik ere.

Honako hauek joko dira gaixotasun larritzat:

- Osasun zentro batean ingresatuta egotea.
- Anestesia osoarekin egindako ebakuntza.
- UPV/EHUko Osasun Zerbitzuak larritzat jotzen dituen gaixotasunak.
- Ospitalizazioa behar izan duen ebakuntzaren ostean gaixoak etxean sendatzen eman beharreko aldia (baldin eta UPV/EHUk uste badu senideak lagunduta egon behar duela).
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Gertakaria gertatu aurretik. Gehienetan, baina, ezin da egin eskaera gertakaria gertatu aurretik, ustekabean gertatzen direlako. Halakoetan, eskaera gertakaria gertatu ondoren egin behar da. Baina, edonola ere, langileak gertaeraren berri eman beharko dio hurreneko nagusiari.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Ospitaleratze agiria, gaixotasun larria denean.
- Heriotza agiria edo eskela, heriotza gertatu denean.
- Familia liburua.
- Bizikidetza agiria, hala dagokionean.
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.

Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea, eskatutako agiriak eranstea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

- Eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du eskari egileak, bere kasuan, gertakariaren ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.

Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: egun bat.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren erabakia: bi egun.
Baimenaren iraupena Bost lanegun.

Aipatutako baimen aldiei bi egun natural gehituko zaizkie gertaerak eskari egilearen ohiko bizilekutik 150 km baino urrunago izan badira.

Bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukan senideren batek justifikatutako gaixotasun larriren bat badauka, langileak, baimena amaitu eta 30 egun igaro ostean, berriro hartu ahalko du baimen hau, epealdi berdinerako, baina oraingo honetan ez du egun gehiago hartzerik izango ohiko bizilekutik dagoen distantzia dela eta. Gaixotasun terminalen kasuan bigarren baimena hartzeko nahikoa izango da langileak ahoz edo telefonoz jakinaraztea, eta ez da beharrezkoa izango lehenengo baimena amaitzen denetik 30 egun igarotzea.
Oharrak Baimenari dagozkion egunak gertaerak jazotzen direnean hartu beharko dira nahitaez.

ODOLKIDETASUNA EDO EZKONTZA AHAIDETASUNA: MAILAK

1. maila. gurasoak, seme-alabak.
2. maila: aitona-amonak, neba-arrebak, koinatu-koinatak.
3. maila: osaba-izebak.
4. maila: lehengusu-lehengusinak.
Araudia - Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

- Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzkoa.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- Erabakia, UPV/EHUko errektorearena, dekano eta zuzendariei eskumena ematen diena baimen jakin batzuk emateko.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 3 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari-orria (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Ospitaleratze agiria, gaixotasun larria denean (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Heriotza agiria edo eskela, heriotza gertatu denean (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Familia liburua (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Bizikidetza agiria, hala dagokionean (ondoren aurkeztu beharrekoa)

acceso Firma