Fitxa

Norbera ezkontzea edo izatezko bikotea osatzea
DATU OROKORRAK
Kodea LMA
Izenburua Norbera ezkontzea edo izatezko bikotea osatzea (bizikidetza egonkorrari hasiera ematea).
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute ezkontzeagatik edo izatezko bikotea osatzeagatik, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean jasotako moduan.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza - IIP Zerbitzua.
Eskari egilea UPV/EHUko irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Bide telematikoaren bidez.
Izapidea egiteko lekua IIP langileen ataria
Eskaera egiteko epea Gertakaria baino 15 egun lehenago.
Baldintzak Eskari orria betetzea eta sinadura elektronikoa jartzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Ezkonduz gero, ezkontza agiria edo familia liburuaren fotokopia (ezkontzaren ondoren aurkeztu beharrekoa).
- Izatezko bikotea osatuz gero, Izatezko Bikoteen Erregistroaren agiria edo langilea erroldatuta dagoen herriko udalak emandako bizikidetza ziurtagiria (bikotea osatu ondoren aurkeztu beharrekoa).
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.

Administrazioko izapide edo jarduera kopurua - Aplikazioan sartzea, unibertsitateak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat erabilita.

- Eskari orria betetzea eta sinadura digitala jartzea.

- Sistemak berak erregistratzen du eskaria Erregistro Orokorrean.

- Eskari egileak posta elektronikoz jasotzen du eskariaren gordekina, erregistroko datuekin eta zigiluarekin.

- Izapideak egin ondoren, eskari egileari mezua bidaliko zaio posta elektroniko bidez, esateko jakinarazpenen postontzian daukala erabakia.

- Eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du eskari egileak, gertakariaren ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren balidazioa: hiru egun.

- Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen erabakia: lau egun.
Baimenaren iraupena Hogei egun natural, ezkondu aurretik edo ostean hartu ahal izango direnak, baina betiere ezkontza eguna tartean hartuta. Izatezko bikotea osatuz gero, bizikidetza hasten denetik eta baimena hartzen denera ezingo da hilabete natural bat baino gehiago igaro.

OHARRA: eskari orrian adierazi egin beharko da ezkontza zein egunetan izango den, edota izatezko bikotea zein egunetan osatuko den.
Oharrak Baimen hau oporrei gehitu ahal izango zaie, baina gutxienez hamabost egun lehenenago jakinarazi beharko da. Ezingo da ezkontza edo bizikidetzako beste baimenik hartu harik eta sei urte igaro arte, baina ez inolaz ere bikotekideak berberak baldin badira.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.
Ebazteko epea 10 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Ezkonduz gero, ezkontza agiria edo familia liburuaren fotokopia (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Izatezko bikotea osatuz gero, Izatezko Bikoteen Erregistroaren agiria edo langilea erroldatuta dagoen herriko udalak emandako bizikidetza ziurtagiria (ondoren aurkeztu beharrekoa)

acceso Firma