Fitxa

Aita izatea
DATU OROKORRAK
Kodea LPA
Izenburua Aita izatea.
Azalpen laburra UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek baimena eskatu ahal izango dute seme-alabaren bat jaio edo umeak adoptatu edo hartzeagatik.
Zerbitzu edo atal arduraduna Pertsonaleko Gerenteordetza- IIP Zerbitzua.
Eskari egilea Seme-alabaren bat jaio edo umeren bat hartu duelako aita izan den irakasle edo ikertzailea.
IZAPIDEEN DATUAK
Hasteko modua Interesatuak berak eskatuta.
Izapidetzeko modua Paperean
Izapidea egiteko lekua Erregistro Orokorra
Eskaera egiteko epea Gertakaria gertatu aurretik. Aurretik ezin izan bada, umea jaio edo hartu ondorengo 15 egunen barruan. Baina, edonola ere, langileak gertaeraren berri eman beharko dio hurreneko nagusiari.
Baldintzak Eskari orria betetzea, eta bai interesatuak bai ikastegiko dekano edo zuzendariak sinatzea.
Izapiderako behar den dokumentazioa - Eskari orria.
- Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia, harreraren erabaki administratibo edo judiziala, edo adopzioaren erabaki judiziala.
- Amak erditzean arazorik izan badu edo haurrak arazoak baditu, medikuaren ziurtagiria.
- Umea langilearen bizilekutik 150 kilometro baino urrunago jaio bada, jaiotza tokia egiaztatzen duen agiria.
- Eskatzailea kontratudun ikertzaile proiektuaren arduradunaren edo tesiaren zuzendariaren ezagutzaren agiria aurkeztea gomendatzen da eskariarekin batera.
Administrazioko izapide edo jarduera kopurua
- Eskari orria betetzea eta eskatutako agiriak eranstea

- Eskari orria UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztea, Irakasleen Atalari zuzendua.

- Eskaera justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du eskari egileak, gertakariaren ondorengo 15 egunen barruan.

OHARRA: eskatutako agiriak aurkezten ez badira, jakinaren gainean jarriko da Irakasleen Zuzendaritza, kasuan kasuko prozedurari hasiera eman diezaion, beharrezkoa izanez gero.
Izapideen zerbitzu edo atal arduraduna - Eskari egilea atxikita dagoen saileko zuzendariaren balidazioa: egun bat.

- Eskari egilea atxikita dagoen ikastegiko dekano edo zuzendariaren balidazioa: egun bat.

- Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen erabakia: egun bat.
Baimenaren iraupena Etenik gabeko hilabeteko baimena, umea jaiotzen denetik, umea hartzeko administrazio erabakia edo epailearen erabakia ematen denetik, edo adopzioa gauzatzeko epailearen erabakia ematen denetik aurrera kontatzen hasita.

Erditzeak arazoak sortuko balitu amaren edo haurraren koadro klinikoan, edo erditzea aitaren bizilekutik 150 km baino urrunago izango balitz, aitak beste bi lanegun hartu ahal izango ditu.
Oharrak UPV/EHUk zenbateko bat ordainduko dio langileari, GSINk onartutako prestazio ekonomikoaren osagarri modura, ordainsarien % 100 jaso dezan.
Araudia - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

- 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- UPV/EHUko Langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena, 1996koa.

- UPV/EHUko Lan Kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboa.

- Akordioa, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena eta hitzarmen kolektiboa hobetzeko dena.

- Akordioa, 2011ko irailaren 16koa, Negoziazio Mahaiarena, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lan baldintzei buruzkoa.

- UPV/EHUn Bitarteko Elektronikoen Erabilera Arautzeko eta Egoitza Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia.

- UPV/EHUko Prozedura Elektronikoen Katalogoa Sortzeko Arautegia.

- Erabakia, 2014ko abenduaren 18koa, UPV/EHUko Idazkari Nagusiarena, Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen zenbait baimenetarako prozedura elektronikoa ezartzeko, eta prozeduren katalogoan sartzeko.
Ebazteko epea 3 egun.
Isiltasunaren ondorioak Positiboa.
Administrazio bidearen amaiera Bai.
Errekurtsoak/Alegazioak Errekurtso egilea funtzionarioa bada:

- Berraztertze errekurtsoa errektoreari hilabeteko epean.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa bi hilabeteko epean.

Errekurtso egilea lan kontratuduna bada:

- Egintza judiziala lan arloko epaitegietan bi hilabeteko epean.
Informazio zabalagoa Baimenak eskatzeko aplikazioaren laguntza eskuliburua.
Dokumentazioa
Izapidetzeko behar den dokumentazioa - Eskari orria

- Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia, harreraren erabaki administratibo edo judiziala, edo adopzioaren erabaki judiziala (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Amak erditzean arazorik izan badu edo haurrak arazoak baditu, medikuaren ziurtagiria (ondoren aurkeztu beharrekoa)

- Umea langilearen bizilekutik 150 kilometro baino urrunago jaio bada, jaiotza tokia egiaztatzen duen agiria (ondoren aurkeztu beharrekoa)

solicitud